XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zeintzuk dira aratuzte ta barau egunak?.

a) Aratuzte utsak urteko bariku gustiak dira.

b) Aratuzte ta barau-egun: Auts eguazten; Berrogeikaroko bariku ta larunbata; Lau Aldietako (tempora) eguazten, ostiral ta larunbata, ta Goteuna (Espiritu Santua) etorrkunde, Andre Mari Jasokunde, Deunoro, ta Jesus'en Yayotzako aurregunak.

z) Barau utsak, berrogeikaroko egun guztiak igandea izan-ezik.

Larunbata guren egunean, eguerrdirarte baño barau-egin bearrik ez dago.

- Igande ta jai egunetan barau ta aratuzterik ete dago?.

- Igande ta jai egunetan, nunbaitekoak bakarrik izanda be, barau ta aratuzterik ez dago, garizuman jausi ezik.

Berrogeikaroan jausi ezkero, bai; onela Jose deunaren jaya garizuman jausten danean, barau egin bear da; ta ostiral edo larunbatez, aratuzte be bai.

BULDA DEUNA.

- Ete dago España'n, egun batzuetan aragi-izte ta barau eginbearra kentzen dauan berarizko legerik?.

- Bai-dago España'n aragi-izte ta barau -eginbearra, egun batzuetan kentzen dauan berarizko legea; Kurutze ta Aragi-Buldea deritxe.